Kauldi Odriozolak Bidasoarekin jokatuko du datozen hiru denboralditan

Baleike 2015eko ekainaren 24a

Bidasoak bere web gunean eman du akordioaren berri eta Kauldi berak bertxiotu du Twitterren agertutako mezua. 

Datozen hiru denboralditarako akordioa da, Bidasoak iragarri duenez.

Kauldi bihar bertan doa Espainiako selekzioarekin kontzentratzera, datozen egunotan txapelketa bat jokatuko baitu selekzioarekin Suedian. Ander Torriko eta Mikel Martinez ere kontzentrazio horretarako joango dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide