Esku pilota txapelketako finala jokatuko da gaur

Baleike 2015eko ekainaren 26a

Esku pilota txapelketa herrikoiaren azken partidak jokatuko dira gaur, 18:30etik aurrera Odieta frontoian.

Salaberria-Manterola eta Antia-Alkorta bikoteak aterako dira txapelaren bila. Aurretik 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Beristain-Urbieta eta Aizpurua-Astigarraga bikoteek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide