San Pedroak 2015

Sanpedroak: prozesioa, musika eta herri kirolak

Baleike

San Pedro jaien egun handia izan da gaur. Ohikoak diren ekitaldiak ez dira falta izan: San Pedro Eguneko meza nagusiaren aurretik, irudia prozesioan atera dute. Eguerdi parean, Zumaiako Udal Musika Bandaren kontzertua izan da plazan. Leku berean, baina arratsalde parean, herri kirolen erakustaldia izan da. Bertan izan direnen artean, bi izen handi azpimarratu behar: Joxe Mari Olasagasti eta Donato Larretxea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide