Zumaiarrek ezin izan dute herriartekoa irabazi

sasoian.info 2015eko ekainaren 30a

Mutrikuko Danok Bat nagusitu zitzaion hiru partidetan Zumaiari, Zesta Puntako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako finalean. Mutrikuko Miruaitz frontoian jokatu zituzten norgehiagokak aurreko ostiralean, eta etxeko kadete, jubenil eta seniorrek ez zuten hutsik egin.

Emaitzak

Kadeteak: Ekaitz Mendizabal eta Mikel Manzisidor (Mutriku) 30-10 Joseba Agirre eta Cristian Saez (Zumaia).

Jubenilak: Jon Goenaga eta Aitor Andonegi (Mutriku) 35-22 Eduardo Agirre eta Iñaki Lopetegi (Zumaia).

Seniorrak: Jon Mendizabal Goixerri eta Iker Barrenetxea (Mutriku) 35-23 Mikel Alonso eta Ekaitz Osa (Zumaia).

sasoian.info

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide