Ibon Enbilek Castroko Los Chelines emakumezkoen taldea entrenatuko du

Baleike 2015eko ekainaren 30a

Los Chelines talde kantabriarrak iaz lortu zuen emakumezkoen Lehen Mailarako igoera eta denboraldi berrian Ibon Enbil zumaiarra izango dute entrenatzaile berria. Taldea Gaztela eta Leoneko multzoan arituko da 2015-2016 denboraldian.

Ibonek Pulpo, Bidasoa, Huesca, Arrate eta Barakaldo bezalako taldeetan jokatu du eta iaz Espainiako txapeldunorde izendatu zen Pulporen jubenil taldea entrenatu zuen. Talde eraberritua entrenatuko du Enbilek datorren denboraldian. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide