M&J Ikastetxea, Iraes 21 sareko zazpi ikastetxe onenen artean

Zumaiena Ikastetxea 2015eko uztailaren 1a

Maria eta Jose Ikastetxeak, Eskola jasangarraia ziurtagiria berriztatzea lortu zuen pasa den ikasturtean. Ziurtagiria lortzen duten ikastetxeek Iraes Sarean lan egin eta parte hartzeko aukera izaten dute eta aurten EAE-ko 90 Ikastetxek hartu dute parte. Bertan, ikastetxe ezberdinen artean praktika onen trukaketa egiten da eta baita ikastetxeen arteko kongresuak ere. Ingurumen saila, udaletxeak, zonaldeko koordinazio taldeekin ere harremanak izaten dira.

Aurten Busturian antolatu zen kongresuan, Euskal Confint-a deiturikoan, M&J Ikastetxeko ikasleek bere lana aurkezteko aukera izan zuten. Zazpi ikastetxe onenak, 2015-2016 ikasturteko Iraes taldeko ordezkari izateko aukeratu dira eta bertan da M&J IKASTETXEA.

Iraes Sareak, toki ezberdinetan aurkeztu behar izaten ditu bere lanak. Adibidez, lehendakari edota sailburuen aurrean, estatua eta Europa mailan egiten diren topaketetan, irrati edo telebista saioetan,… eta hor izango dira M&J-ko ikasleak hurrengo ikasturtean.

Oso garrantzitsua lorturikoa M&J Ikastetxeko ikasleentzat eta baita Zumaiako herriarentzat ere. Horrelako foroetan parte hartzeak, hezkuntzatik haratago doazen bizipen eta jakinduria ekartzen bait dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide