Urolako Igoera-Jaitsiera jokatuko dute bihar piraguistek

Baleike 2015eko uztailaren 3a

Urolako Igoera-Jaitsiera jokatuko da larunbat arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Itxas-Gain elkarteak antolatuta. 

Santiagoko hondartzatik abiatuko dira piraguistak, hondarretan korrikaldi motz bat egin ondoren. Bedua aldera igo eta Arranpla parean izango da helmuga. Bestalde, datorren larunbatean jokatuko da Zumaia-Sakoneta-Zumaia itsas zeharkaldia, 11:45ean hasita.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide