Garaipen ederra lortu du gaur Telmo Deunek Santurtzin. Iazko ohorezko txandako lau traineruak izan dira gaur hirugarren txandan, eta Zumaia izan da denen artean azkarrena. Hori bai, Ondarroarekin lehia estua izan du azken txanpara arte. Azkenean segundo bateko aldeak eman dio bandera Zumaiari. Getaria gaur atzerago ibili da, eta hirugarren sailkatu da zortzi segundora. Ez du oso aparte izan bigarren txandako Pedreña, segundo eta erdira, hain zuzen ere. Lekittarra bosgarren sailkatu da, kantabriarren atzetik.
Sailkapen nagusian Getarian jarraitzen du lehen postuan 44 punturekin; Zumaiak 40 puntu ditu orain bigarren postuan, Ondarroak baino bi gehiago eta Lekittarrari bost puntuko tartea aterata.