Jardunaldi solidario honen helburua gaixotasun neurologiko honen inguruan sentsibilizatzea eta informatzea da. Horrez gain, bilketa ekonomikoa egingo da Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteak gaixoei eskaintzen dien errehabilitazio zerbitzuak finantzatzeko. Zerbitzu horiek Esklero Anizkoitzaren eta beste gaixotasun neurilogikoen zentroan eskaintzen dira. Zentro hau 2007. urtean zabaldu zen.
‘Busti zaitez’ gaixotasun honen inguruan antolatzen den sentsibilizaio jardunaldi garrantzitsuena da eta iaz, Gipuzkoan bakarrik, 33.000 pertsonek hartu zuten parte. Kopuru hori handitzea da aurtengo erronka.
Kanpainan parte hartzeko nahikoa da Itzurunen jarriko den mahaira hurreratu eta informazioa eskatzea edota salgai izango diren kamisetak erostea. Parte hartzen duen guztiari diploma bana emango zaio eta egunaren amaieran igerian egindako metroak gehituko dira. Eguraldi txarra eginez gero, informazio puntua hirigunean jarriko da.
Jardunaldi hau egiteko Zumaiako Udalaren laguntza dute antolatzaileek. Nagusilan elkarteko kideek ere kolaboratuko dute, urtero bezala.