Kauldi Odriozola aurkeztu du Bidasoak

Baleike 2015eko uztailaren 7a

Gaur aurkeztu du Bidasoa eskubaloi taldeak Pulpoko jokalari ohi Kauldi Odriozola. Lau urteko kontratua sinatu du Irungo taldearekin. Hemen entzun ditzakezue egin dituen adierazpenak.

Bestalde, Espainiako selekzioarekin hirugarren postua lortu berri dute Kauldik, Ander Torrikok eta Mikel Martinezek Suedian jokatu berri den nazioarteko txapelketa batean. Dena den, helburu nagusia abuztuan Errusian jokatuko den Munduko Txapelketa da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide