Narrondoko jaiak ospatuko dira ostegunean hasi eta igandera bitartean

Baleike 2015eko uztailaren 8a

Sardina eta saiheski janarekin eta Gorka Aginagalderen bakarrizketarekin hasiko dira bihar, osteguna, Narrondo auzoko Kristobal Deunaren jaiak.

Hemen duzue egitaraua:

Uztailak 9, osteguna

19:30ean, suziriak jaien hasiera adieraziz.

20:00etan, sardina eta saiheski jana doan; edaria ordainduta.

22:30ean, bakarrizketa Gorka Aginagalderen eskutik.

Uztailak 10, ostirala. Kristobal Deunaren eguna

10:30ean, Zestoako Idiakaitz txistulari taldea.

11:00etan, herri meza eta kotxeen bedeinkazioa.

Ondoren, hamaiketakoa auzoko jubilatuentzat.

17:00etan, zezen mekanikoa.

22:00etan, mus eta eskoba txapelketak. Izen-ematea: 25 euro bikoteko. Sariak: 1.ak txapela eta 240 euro, 2.ak 180 euro, 3.ak 150 euro eta 4.ak 120 euro. Auzoko lehenengoak ere saria izango du.

uztailak 11, larunbata

17:00etan, gaztetxoentzat herri kirolak (4 urtetik gorakoentzat).

Ondoren, txokolatada.

21:00etan, bertso afaria Julio Soto eta Iker Zubeldiarekin. Izen-ematea: ohiko lekuetan, 648828298 telefonora deituta edo najaibat@gmail.com posta elektroniko helbidera idatzita. Menua: zizka-mizkak, bakailaoa, karrillerak saltsan, postrea, kafea eta kopa. Prezioa: 28 euro.

Ondoren, erromeria Joxe Mendizabalekin.

Uztailak 12, igandea

11:00etan, asto lasterketa. Derrigorrezkoa da kaskoa jantzita eramatea.

Ondoren, zikiro jana.

12:30ean, marmitako lehiaketa (gehienez 12 bikote). Izen-ematea uztailaren 10a baino lehen. Informazio gehiago: 606838164 / najaibat@gmail.com. Behar diren tresnak eta generoa festa batzordeak jarriko ditu. Irabazleak saria izango du. 

18:00etan, Gorriti eta bere animaliak.

Jarraian, herri kirolak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide