Udalekuetako bigarren txanda astelehean hasiko da

Baleike 2015eko uztailaren 8a

Udalekuetako lehen txanda azken txanpan sartu da dagoeneko. Ekainaren 30ean eman zitzaion hasiera, eta ostiralean izango da azken eguna. Lehen txandan, HH 2 eta 3ko 80 haur eta HH4tik LH6ra bitarteko 387 haur ari dira parte hartzen. Bigarren txanda datorren astelehenean, hilaren 13an, hasiko da eta uztailaren 24an emango zaio bukaera. 

Zumaiako Udalak gogorarazi nahi du lehen txandan HH2 eta 3ko haurrak Aita Mari Herri Eskolan izan badira ere, bigarren txandan Sagarbiden izango direla, beste haur guztiekin batera. Bi txandetan, guztira, ia 500 haurrek hartuko dute parte udalekuetan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide