Zumaiakoren bi talde Donosti Cupeko final-laurdenetara pasa dira

Baleike 2015eko uztailaren 9a

Lan bikaina egiten ari dira Zumaiakoren taldeak Donosti Cup txapelketan. Klubeko bi talde, kadeteak biak, mutiletan bat eta nesketan bestea, final-laurdenetara pasa dira. 

Gaur arratsaldean Andoainen jokatututako partiduan 1-0 irabazi dio Zumaiakok Zarautzi. Era honetan final laurdenak jokatzeko sailkatu da Zumaiakoren kadete mutilen taldea. Bihar, ostirala, jokatuko du partida, 12:30ean Astigarragan eta irabaziz gero, 18:30ean Berion jokatuko luke final erdia.

Kadete nesken taldeak Antigua Luberriri 4-0 irabazi dio gaur jokatutako Donosti Cup-eko Kopako final zortzirena. Bihar, ostirala, 9:30ean, Errenterian, jokatuko du final-laurdena. Irabaziz gero, 13:30ean, Donostiako Cesar Benito futbol zelaian jokatuko luke finalerdia.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide