Serious Business 2015 urtean Zumaian sortutako blues-rock hirukotea da. Taldea Aitor Badiola (kitarra elektrikoa, ahotsa), Maria Armendariz (baxu elektrikoa, koroak) eta Ander Zulaika (bateria, koroak) musikariek osatzen dute eta beste talde batzuetan esperientzia izan dute hirurek. Aitor Arima Beltza, Vanpopel eta Alligaitors bezalako taldeetan aritu izan da, Maria Vanpopel eta Bluestock-en, eta Ander TikTara, Makala Jazz Funk Band eta Lou Topet proiektuetan, eta Bluestock proiektuan elkarrekin jo zuten lehen aldiz (2012 eta 2014 urteen artean). Taldeak blues eta rock doinuak ditu oinarri, baina beste estilo batzuk ere jorratzen ditu, funk, R&B eta jazz-a bezalakoak.
Diablues & Bluecifer Asier Elorza (ahotsa, gitarra, dobroa eta tronpeta) eta Mikel Etxeberria (armonika, gitarra eta koruak) bergararrek 2014. urtean sortutako blueseko bikote akustikoa da. Belceblues-eko abeslariak eta gaztetako lagun min batek osatzen dute bikote hau. Proiektu honek, Blues-aren sustrai sakonetaraino eramaten gaitu, Mississippiko doinu zaharrei ukitu pertsonala emanaz. Hondarribiko Blues jaialdian jo berriak datoz Zumaiara.