Epaimahaikideen ustez, berea izan da aurkeztutako bilduma onena. Bildum sei argazkiz osatzen da eta lehiaketako gaiak hauek izan ziren: flysch, Urola, zamorroak, hegaztiak, loreak eta librea. Llavori Donejakue Bidea egiten ari da eta bere ama Sabinak jaso zuen garaikurra bere izenean.
Bilduma onenaren bigarren saria Juan Mari Ibarzabalek jaso zuen eta hirugarren Javier Carballok. Argazki onenaren saria Andoni Ruizek jaso zuen.
Aurretik, egun berean Slow Astearen baitan egiten zen haurren lehiaketako sariak banatu ziren. Bost izan ziren parte hartu zuten gaztetxoak eta bi maila zeuden. Bertako eta garaiko produktuan mailan irabazlea Oihan Urbieta izan zen eta Elikadura jasangarriarenean Goiatz Aguado.