Zumaia-Sakoneta-Zumaia itsas-kayak proba jokatuko da larunbatean

Baleike 2015eko uztailaren 10a

Zumaia-Sakoneta-Zumaia itsas-kayak proba jokatuko da bihar eguerdian. Gipuzkoako itsas-kayak txapelketa ere jokatuko da bertan. Ontziak aterako dira Zumaiatik eta Sakoneta parean ziaboga eman ondoren, Zumaiara itzuliko dira. 

Tradizional mailako ontziak 11:50ean aterako dira eta sprinter mailakoak eguerdiko 12:00etan. Sprinter mailakoak 12 kilometroko proba beteko dute eta kadeteek eta tradizionalek 10,5 klometrokoak. 

Sprinter mailan ez dira onartuko pistarako edo ibairako diseinatutako ontzirik; tradizionalean, aldiz, galazita izango dira sprinter moduko piraguak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide