Haize bortitzek farola baten goiko zatia kendu zioten eta errepidera erori zen. Beste farola bat ere kolokan geratu zen. Egoera ikusita, Zarauzko suhiltzaileei deitu zitzaien. Garabi baten bidez kolokan zegoen farola zati hori kendu zuten, edozein arrisku ekiditeko.