Ikuskizun honetan bi istorio ikusiko ditugu. Lehenengo is- torioan, Zapa eta Zapo untxikumeak beti liskarretan dau- de. Egun batean Zapok izugarrizko sustoa emango dio Zapari eta sustoagatik Zapa hil egingo da. Ondoren, bere mamua basoan agertuko da Zaporen bila...
Bigarrenean, protagonista “Ondo Ibili” aitite izango da. Bera onddoen munduan txapelduna da eta egunero basora joaten da perretxikoak, lanpernak eta zizak hartzera. Baina onddo hauek basoko Ogroaren askaria dira. Zer gertatuko da Ogroak Ondo Ibili harrapatzen duenean? Bidezketako Zuhaitzak arazoa konpondu beharko du publikoaren laguntzarekin.