Soldadura ikastaroetarako izen-ematea zabalik dago

Baleike 2015eko uztailaren 13a

Urola Kostako Udal Elkarteak oxigas eta MIG-MAG soldadurako ikastaroa eskainiko du Zumaiako Soldadura Zentroan. Ikastaroa urrian hasi eta maiatzean amaituko da eta 570 orduko iraupena du. Ikastaroak Lanbideren diru-laguntza du eta doakoa da. Plaza kopurua 12 lagunetara mugatuta dago.

Ikastaro honek ezaugarri hauek izango ditu:

Ikastaroaren kode zenbakia: 17730. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatutako ikastaroa.

Ikastaroaren edukia: oxigas eta MIG-MAG soldadura, planoen irakurketa, tailerreko teknologia eta abar. Aurrez aurreko ikastaroa izango da, oso praktikoa.

Ordu kopurua: 570

Irakaste-modalitatea: Presentziala.

Irakaste-hizkuntza: Gaztelania. 

Irakaste-lekua: Zumaiako Soldadura Zentroan (Urola plaza 10, Estazioko industrialdea, Zumaia) 

Profesionaltasun ziurtagiria: ikastaroaren amaieran praktikak egingo dira, Profesionaltasun Ziurtagiria lortzeko.

Egutegia: 2015eko urriaren 19an hasi eta 2016ko maiatzaren 6an amaituko. Astelehenetik ostiralera izango da, arratsaldez (14:00etatik 19:00etara).

Aurrez izena emateko epea: 2015eko uztailaren 13tik aurrera.

Izena eman behar da Lanbideren Zarauzko Bulegora bertaratuta edo Lanbideren webgunearen bidez. Ikastaroa egiteko bete behar diren baldintzak eta ikastaroaren gainerako datuak Lanbideren webgunean dituzu eskura (ikastaroaren kode zenbakia 17730). 

Urola Kostako Enplegu Zentroan laguntza eskainiko da (Urdaneta bidea 6, Zarautz) izen-ematea bideratzeko. 

Informazio gehiago:

Zumaiako Soldadura Zentroa

943862576 (Maribi)

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide