18:30ean hasiko da arraun jardunaldi hau. Emakumezkoen emango diote hasiera arratsaldeari eta Zumaiak bigarren txandan hartuko du parte denboraldi honetan aurkari nagusiak izango dituen San Juan, Hibaika eta Oriorekin.
Jarraian gizonezkoen txanda izango da. Zumaia bigarren txandan izango da Getaria, Donostiarra eta Zarautzekin batera.
Historialari begirada bat botata, iaz, emakumezkoak bigarren izan ziren eta gizonezkoak bosgarren. Zumaian bertan jokatu zen txapelketa.