Hasteko, ostegunean, 19:00etan, flauta kontzertua izango da Marta Camon bakarlariaren eskutik. 'Kontrasteak haizean, arimarentzako musika flautaren bidez' du izenburua emanaldi honek eta Komentuko kaperan izango da. Sarrera: doan.
Larunbatean, Astindu dantza taldearen eta Zumaiako Udal Musika Bandaren show musikala izango da. 22:00etan kalejira izango da Amaiako plazatik hasita, eta 22:30ean ikuskizuna Odieta frontoian. 'West Side Story' edo 'Mary Poppins' klasikoetako doinuak eta dantzak ez dira faltako.
Igandean saio bikoitza izango da. 13:00etan 'El pequeño gran mundo de los hermanos Lambe' txotxongilo saioa izango da Itzurun hondartzako kantinan, 13:00etan, Kataluniako Companyia Encaixats konpainiaren eskutik. Arratsaldean, 19:00etan hasita, Markeliñe taldearen 'Zoo zoom' kale antzerkia izango da Odietan.