Eusko Jaurlaritzan aurkeztu beharreko dokumentuak Udalean entregatu daitezke hemendik aurrera

Baleike 2015eko uztailaren 15a

Eusko Jaurlaritza eta Zumaiako Udalaren artean sinatutako hitzarmena argitaratu zen 2015eko ekainaren 12an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Bertan zehaztu bezala, aurrerantzean, EAEko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako berezko nortasun juridikodun zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Zumaiako Udalaren erregistroetan aurkezteko aukera izango da.

Udalak, gehienez ere bi eguneko epean, irteera erregistroa eman eta bidaliko du bertan agertzen den helbidera. Helbiderik agertzen ez bada, Zuzenean harrera zerbitzura bidaliko dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide