Zergatik aurten hainbeste erreskate Itzurunen?

Baleike 2015eko uztailaren 16a

Inoiz baino lan gehiago dute aurten sorosleek Itzurunen: ekainean 38 erreskate egin behar izan zituzten –iaz bi bakarrik–.

"Aurten hondar gutxiago dago eta aldapa handiagoa sortu da; horren ondorioz ur gehiago sartzen da olatuekin, eta korronteak areagotu dira", azaldu du Josu Osa sorosleak Euskadi Irratiak egindako elkarrizketan. Hemen entzun dezakezue.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide