Zumaiako Asanblada Feministak argazki lehiaketa antolatu du

Baleike 2015eko uztailaren 17a

Zumaiako Asanblada Feministak udarari hasiera sortzailea emateko argazki lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honen bitartez, alde batetik sorkuntza feministarako parte hartze espazio berri bat sortu nahi du eta bestalde, jendearen perspektiba eta ikuspegi kritiko desberdinak ezagutu, jaso eta zabaldu. 

Parte hartzeko bi baldintza nahikoa dira: kamera bat izatea eta imajinazioa martxan jartzea 

Bi izango dira gaiak: librea eta eskuak.

Kategoria batean, bestean edo bietan hartu daiteke parte bakarka edo taldeka, baina beti ere pertsona edo taldeko gehienez bi argazki bidaltzen badira denera. 

Argazkiak zumaiamorea@hotmail.com helbidera bidali beharko dira irailaren 1a baino lehen datu hauekin: 

Argazkia formatu digitalean 

Argazkiaren izena eta argazkiaren azalpena (nahi izanez gero)  

Izena, abizena eta ezizen bat 

Bidalitako argazki bakoitzaren gaia: “librea” edo “eskuak”

Kontakturako e-maila edo telefonoa

Irailean, argazkilaritzan eta arte feministan arituak diren pertsonekin epaimahai bat osatuko du eta epaimahai horrek bere balorazioan, aspektu teknikoez gain, kontuan hartuko du argazkiaren edukia eta honen trataera. Hilaren amaieran egingo den jaialditxoan izango da sari banaketa, epaimahai herrikoia, argazkien erakusketak eta aurkezpenak, musika eta beste hainbat sorpresa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide