Kaleko pintura lehiaketa egingo da abuztuaren 15ean

Baleike 2015eko abuztuaren 11

Bi urtean behin egiten den lehiaketa da larunbat honetan egingo dena. Nahi duen orok har dezake parte pintura lehiaketan. Hemen dauzkazue oinarriak:

OINARRIAK

Lehiaketa 2015eko abuztuaren 15ean egingo da.

Nahi duten guztiek har dezakete parte.

Lana, kalean eta Zumaiako lur eremuaren barne egin beharko da. 

Teknika eta gaia aukeratzea parte-hartzaileen esku gelditzen da.

Lanerako euskarriak Oxford erakusketa aretoan zigilatuko dira goizeko 9etatik 11etara bitartean. Euskarriak, lanerako aurretik prestatuak eraman daitezke, baina ez da onartuko marrazki, zirrimarra edo marra aztarrenik edukitzea.  Euskarriak gogorra izan beharko du, ondoren izango den erakusketarako.

Bukatutako lanak Oxford aretoan (Alondegia kultur etxea) aurkeztuko dira 13:00etatik 14:00etara bitartean, egilearen datuekin batera.

Parte-hartzaile bakoitzari bazkari txartel bat emango zaio. Parte hartu ez dutenek 15 € ordaindu beharko dute. Bazkaria 14:30ean izango da.

Sari banaketa arratsaldeko 18:30ean izango da, eta epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

Sariak honako hauek izango dira: 

1. saria - 800  €

2. saria - 500  €

Saritu gabeko lehen zumaiarra - 300 €

16 urtetik beherakoen atala. Arte materialaz osatutako saria:

- Gaztetxoen saria: 12-16 urte bitarteko onenari.

- Haurren saria: 12 urte bitarteko onenari.

*Sariak ezin izango zaizkio eman egile berari bi lehiaketatan jarraian. Epaimahaiak eskubidea izango du sarietako edozein eman gabe uzteko.

Lehenengo bi lan sarituak, udalaren jabegora pasako dira.

Aurkeztutako lanekin erakusketa bat egingo da Oxford aretoan abuztuak 16tik 30era. Epaimahaiak aurkeztutako lanen aukeraketa bat egingo du erakusketarako.

Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide