Arrain Txiki eta kabra lehiaketetan izena emateko epea ireki du Anadek

Anade Elkartea 2015eko uztailaren 20a

Urtero bezala Abuztuaren hasieran eta Anade elkarteak antolatuta, ohiko Kabra-Dontzeila eta Arrain txikiko lehiaketak ospatuko dira. Kabra eta Dontzeila lehiaketa abuztuaren 6an izango da eta abuztuaren 8an, Arrain Txikikoa “Iñaki Sorazuren oroimenezko lehiaketa”.

Kabra eta Dontzeila  arrantzatzeko frogak aurten 40. urtemuga ospatuko du. Abuztuaren 6an, lehiaketa goizeko 7.30ean hasiko da eta edozein ontzietarako irekita dago. Partaide bakoitzat arrantza-aparejo  bakarra erabiltzerik izango du eta aparejo bakoitzak gehienez hiru amu eramango ditu . 

Arrantza eremua barratik aterata ezkerralderantz Aitzuriraino eta eskuinealderantz San Anton mendiraino kokatuko da. Eta ez dago mugarik kostatik urruntzeko distantzian.

Izen ematea uztailaren 29tik abuztuaren 5a arte izango da, Anade Elkartean 18.30etik 20:30era. Parte hartzeagatik ontzi bakoitzak 10 euro ordaindu beharko du.

Arrain Txikiko lehiaketak aurten bere 41. edizioa betetzen du eta bertan parte hartzeko federazioko lizentzia  izatea behar beharrezkoa izango da. Bi kategoria jarriko dira: A kategoria 7 urtetik 11 urte bitartean dauden  haurrentzat eta B kategoria, 12 urtetik 15 urte aurten beteta dituzten gazteentzat.

Lehiaketa  abuztuaren 8an goizeko 10.00tik  eta 13.00ak arte ospatuko da. Eremua Talaipe jatetxetik hasi eta barra puntairaino izango delarik.  Arratzan modalitatea berriz,heriotza gabekoa.

Arrantzale gazte hauek Anade Elkartean emango dute izena abuztuaren 8a baino lehen. Ordutegia 18.30etik 20.30ra arte, eta izen emateko orduan lizentzia zenbakia eta kategoria zehaztu beharko dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide