Itzurun aukeratu dute hondartzarik ederrena 'Hola' aldizkariko irakurleek

Baleike 2015eko uztailaren 22a

Espainiako Hola aldizkari ezaguneko 6.000 irakurlek hartu dute parte bozketan, eta Itzurun izan da proposatutako 12 hondartzetatik boto gehien jaso duena (2.042). Aipatu gabe ezin utzi, hala ere, lehiaketarako Javier Carballoren argazki eder hau erabili duela Hola aldizkariak, egileari inolako baimenik eskatu gabe.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide