Euskadiko Txapelketa irabazi du Zumaiak

Baleike 2015eko uztailaren 22a

Orio izan da bigarren Lekeition baldintza gogorretan jokatu den estropadan. Gizonezkoetan, Urdaibaik irabazi du txapelketa.

 

Lanerako baldintza gogorrak izan dituzte gaur Lekeition arraunlariek. Itsaso zabalean jokatu da estropada, eta haize olatu eta euri zaparrada artean. Baldintza horietan, ziaboga eman eta bizpahiru olatu hartuta erabaki du Zumaiak txapelketa. Hala ere, Oriok oso estropada ona egin du eta azken txanpan asko gerturatu zaio Zumaiari. Bestalde, Hibaikak eta San Juanek arazo handiak izan dituzte trainerua dominatzeko hirugarren eta laugarren kaletik. Horrenbestez, garaipen handia gaur Zumaiak lortu duena, denboraldiko lehen sari handia.

Sailkapena:

1. Zumaia (11:23.40)
2. Orio (11:25.95)
3. Hibaika (11:50.73)
4. San Juan (12:12.39)

Gizonezkoetan, Urdaibaik irabazi du, Hondarribia eta Orioren aurretik.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide