Merke Azoka egingo da asteburuan

Baleike 2015eko uztailaren 23a

Datorren asteburuan, uztailak 25 eta 26, Merke Azoka izango da Ondartxo plazan. Larunbatean eta igandean, 10:00etatik 20:00etara bitartean, herriko 11 dendak postua jarriko dute beren eskaintzarik onenekin.

Udalak eta Merkatari elkartean Zumartianen bidez antolatutako azokan honako dendek hartuko dute parte; Ipotxak, Piratetxea, Kuttun, Kulun K, Flysch, Marisa oinetakoak, Gofi, Spot, Arruti, Hirueme, Oskarbi kirolak.

Herriko dendek eskaintzak egiteaz aparte, gainera, 5 euroko balioa izango duten erosketa txartelak banatuko dituzte Zumaiako kaleetan zehar, Merke Azokan erabiltzeko.

Azoka baino gehiago

Salerosketa postuez gain, ordea, izango da bestelakorik ere Ondartxo plazan. Hala, asteburu osoan, bi puzgarri izango dira haurrek jolasteko. Horretaz gain, bi egunetan zehar erreskate eta salbamenduko txakurrek beren erakustaldia egingo dute 4 metroko aldamio batean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide