Hamasei onenen artean sartu da Alex Uranga Arican

Baleike 2015eko uztailaren 23a

APB Tour.

Aricako bodyboard txapelketa bi egunez etenda egon ondoren, martxan dira berriro riderrak. Alex Urangak bigarren postuan amaitu du seigarren erronda eta 16 onenen artean sartu da. 

Jared Houston hegoafrikarra eta David Barbosa brasildarra izan ditu aurkari seigarren errondan. Houstonentzat izan da lehen postua eta Alex Urangak lortu du Barbosari gailentzea. Lehenengo biek egin dute aurrera final-zortzirenetara. Hurrengo kanporaketa buruz-burukoa izango da, eta Uri Valadao brasildarra egokitu zaio Alexi. Lehiakide gogorra benetan, maila bikaina ari baita erakusten Valadao. 2008ko munduko txapelduna da, aurten hirugarren postuan dago sailkapen nagusian, eta seigarren errondako puntuaziorik altuena lortuta egin du aurrera txapelketan.

Txapelketa zuzenean jarraitu nahi izanez gero, Internet bidez dago aukera: ABPTour.com

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide