Etxebarria-Mateo eta Labaka-Erostarbe bikoteak Dinastia Etxabeko final-laurdenetara pasa dira

Baleike 2015eko uztailaren 27a

Ostiralean jokatu zen Zestoako frontoian XLIV. Dinastia Etxabe pilota txapelketako lehen jardunaldia. 23 urtez azpikoen lehen kanporaketak jokatu ziren. A. Etxebarria-Mateo eta P. Labaka-Erostarbe bikoteak dira final-laurdenetara pasa dira beraien partidak irabazi eta gero.

Lehen jardunaldiak honako emaitzak eman zituen:

Zubiria-Pujana, 18; A. Etxebarria-Mateo, 22

Ugalde-Aizpuru, 16; P. Labaka-Erostarbe, 22

Jexux Iribar Olaldek gauak eman zuenaren kronika egin du:

Hasiera polita eman geniona aurtengo txapelketari, lehenengo norgehiagokan kontuan hartzeko berezitasunak ikusi zirelarik eta bigarrengoan berriz benetako pilota partida bat, honatx xehetasun gehiago: 

1. Xabier Zubiria eta Alain Pujana 3-0 aurreratu ondoren, Aitor Etxebarria eta Xabier Mateok 4ean berdindu eta jarraian 16raino joan ziren, Etxebarriak sakearekin min haundia eginez eta Mateok nagusitasun nabaria erakutsiaz kantxan. Pilotakada bikain eta ikusgarriak partidaren zati honetan Lizarrako atzelariarenak, bere ezker dotorearekin batipat. 16 eta 4 aurretik markagailuan eta artean 20 minutu zeramatzatelarik jokoan, norgehiagokak di-da batean amaitu behar zuenaren trazak zituen baina gerriko gorridunen erantzun edo erreakzioa jarraian eta estutasunean jarri ere bai 17-18raino urreratuz hain lasai ibilitakoak ordurarte. Edozer gauza gerta zitekeela bazirudien ere joku gehien erakutsi zuen bikotea izan zen garaile 22 eta 18ko garaipena lortuaz. Banan bana aipatuz:

- Zubiria Berrobitar aurrelaria ohiko joku ausartarekin aurrekoadroetan. 5 tanto eginak eta beste 5 galdutakoak. Emaitza hobeak aterako zituen ziurrenik errematerako aukera gehiago izan balu.

- Pujana Markinar atzelaria juxtu xamar somatu genuen, etzuen asmatu pilota gozatzen eta 6 pilota galdutako kontatu genizkion.

- Etxebarria Nabarniztarra ohiko seriotasunez, 6 tanto eginak eta 2 galduak. Partidari irakurketa zuzena eginaz ondo.

- Eta Lizarrako Mateo partiduko protagonista berriz, atze koadroetara bialitako pilotakadakin 4 tanto egindakoak eta goiko ezker orma jotako antzeko beste 2 bi pilotakada ere aipatzekoak. Errez ibiltzen da kantxan eta pilota gozo ateratzen zaio eskuetatik gerriarekin lagunduta. Atzetik aurrera etorriaz jotzen diolarik pilotari dagokion neurria behar bezela ez hartzearren pilota batzuk galdu zituen, benetako bere asarrea ozen adieraziz pilotaren norabide txarretaz ohartzearekin batera. Aipaturiko 4 tanto aldekoak, eta 10 kontrako ere bai bere lekura edo bere bidetik joan gabe gelditu zitzaizkionak ezin ederragokoko planta duen pilotari honenak atzo.

2. Ederra partidua jarraian kantxaratutako lau pilotariak eskeini zigutena ordu bete pasako iraupenean. Abiadura haundiz eta aparteko brilloarekin jokatuz parekotasun haundia egon zen partidaren azken zatirarte, 4-6, 8-10, 11-13, 16-18 eta 16-22ko markagailuko zenbakiak erakusten duten bezela. Lau pilotariak ondo jokatu bazuten ere Xabier Erostarberen jokoa izan zen erabakiorra azken emaitzan. Pilota batzuk galduarren bikain astindu zuen ezker eskubiz norgehiagoka guzian zehar eta Peru Labaka aurrelariaren tanto egiteko gaitasunaz baliatuz amore eman behar izan zuten azkenean Ugalde eta Aizpuru bi Andonik. Banan banan aipatuz:

- Ugalde Oiartzuarra ohituak gauzkan klase eta pilotari senarekin, aurrean ezker airez aukera zuen guzitan sartuaz gantxoz zabalera eta txokoan geldi geldi pilota utziaz ere, eta aipatzekoa era honetan egin zuan 15garrena. Ondo jartzen da pilota bakoitzera eta tantoa egiteko gaitasunaz gain defentsa ona du. 6 tanto eginak eta 5 galdutakoak eta gehienak hain aukera ez oneko erasoko pilotetan. Galdu zuen arren gustora gelditzeko moduan egindako lanarekin.

- Aizpuru Azpeitiarra ere ohiko galgan, pilota kenduaz aurrelariari eta gutxi galduaz. Lan zaila tokatu zitzaiona atzo Erostarben joku oparoari aurre egiten eta lortu zuena noski Urretxuarra lan asko egitera behartuaz. Egindakorik ez eta 3 tanto galdutakoak, ondo Urruztilgo pilotari ondratua.

- Labaka Zizurkildarrak bere jokua egin zuan, aurrekaldean pilota mugituaz bere ezker dotorearekin batipat eta norgehiagokaren azken zatian Aizpuruk pilota gutxiago kendu zuen garaian partida erabakitzeko gaitasuna erakutsiaz ezker gantxoz eta txokoan utzitako pilotekin. Atzelari jotzaile batentzako aurrelari ona zalantzarik gabe Peru.

- Lehenengo partiduko protagonista atzelaria izan bazen bigarrengokoa ere bai, Erostarbe Urretxuarra. Ezkerrez gehiago luzatuz behar bada baina bi eskuekin latz eman zion pilotari partida guzian zehar. Ondo merezitako garaipena atzo eskuratutakoa zalantzarik gabe. Pilota batzuk galdu arren bere jokuak eragin nabaria izan zuen emaitzan, hasieratik bukararaino mantentzen jakin zuelarik bere kolpearen freskotasuna. Kolpe eta iraupen ezaugarri hauek primerako abiapuntuak etorkizun hurbilerako, gerria gehiago sartuz pilotari norabide egokiago bat eman eta gutxiago nekatzeaz gain aurkariari min gehiago ematen ikasten duenerako. 4 tanto egindako eta 7 galdutako erantsi beharrekoak atzo Xabierri, kantxa eta kantxetatik kanpoko pilotari jatorrari.

Datorren ostiralean Uztailak 31an jokatuko dira 23 urtez azpiko aurrekanporaketako beste bi norgehiagoka:

1. Azketa-Aizpitarte / Bakaikoa-Etxegoin.

2. Olano-Urizar / Elordi-Lasa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide