'Barrokino' haur antzerkirako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2015eko uztailaren 27a

Ostiral honetan hasiko da Zumaiako Musika Jaialdia. Igandean (19:00etan, Aita Marin) 'Barrokino' haurrentzako antzerkia izango da eta Kultura sailak emandako bost lagunentzako bina sarrera ditugu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue. Sarituen izenak asteazken eguerdian emango ditugu jakitera.

Sinopsia:

Corelli, Zala eta Galdeano, Nebra, Bach, Biber eta Vivaldiren lanak hautatu eta istorio oso berezia ehundu du Teatro Paraísok: viola da gamba, biolin eta gitarra barrokoaren antzinako doinuak, ahotsekin eta akzio dramatikoarekin uztartuko dira.

Lorategian merienda egiteko bilduko dira hiru instrumentista, bi abeslari eta emakume aktore bat. Antzezlea da lagunak gonbidatu dituena arratsalde pasa mahai oparo baten inguruan, kopa finetan edan eta fruta ugaria dastatzera.

Giro bukoliko honetan denbora geratu egingo da, musika eta dantza barrokoarekin jolasean, lagunartean jan eta edaten ari direla.

Estetika landuak, girotzeak eta garai bateko arropek, mugitzen den margolan barroko bat dakarte gogora.

Barrok…ino egitasmo musikal eta eszeniko berezia da, emozioa eta gozamena sentiarazteko pentsatua, ikusleen zentzumenak kitzikatuko dituen inguru poetiko batean.

Arte barrokoa dinamikoa eta sentsoriala da, beraz, ezin egokiagoa bereziki haurrei zuzendutako ikuskizun baterako.

Plazer hutsa izango da. Gozatu!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide