7ko futboleko eta areto futboleko txapelketek badituzte irabazleak

Baleike 2015eko uztailaren 27a

Aldrebesak eta Ganbara taberna taldeetako jokalariak

Pasa den astean jokatu ziren 7ko futboleko eta areto futboleko txapelketen finalak. 7ko futbol txapelketaren 15. edizioa jokatu da eta areto futbolekoa 25.a. 

7ko futbolean, Ligan, Aldrebesak taldea izan zen irabazlea Ganbara tabernari 4-1 emaitzarekin irabazi ondoren. Finaleko jokalari onena Aldrebesak taldeko Mikel Landa izan zen. Ligan baita ere, Puti Club Manoli taldea sailkatu zen eta laugarren Metro taberna.

Kopako irabazlea Itxaspe taberna izan zen Politena Dona-Doni taldeari 4-2 irabazi eta gero. Itxaspeko Fermin Alvarezek jaso zuen finaleko jokalari onenaren saria. 

Areto futboleko azken partidak ere jokatu ziren pasa den astean Lubakin. Ligako irabazlea Atakabra taldea izan zen Gaseosas taldeari 3-2 irabazi ondoren finalean. Atakabrako Andrea Larrañaga izan zen finaleko jokalari onena. Ligan hirugarren Nitro taldea izan zen eta laugarren Txikixa G.T. 

Kopan, berriz, Txistorra taldea izan zen irabazlea finalean 2-3 irabazi ondoren Aiamaka taldeari. Txistorrako Irene Armendariz izan zen finaleko jokalari onena.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide