Zumaiako Futbol Taldearen aurredenboraldiko hasiera egunak

Baleike 2015eko uztailaren 28a

Zumaiako Futbol Taldeak lanean jarraitzen du uztailaren 16an egindako Bazkideen Batzar Orokorraren ostean eta bere taldeek aurredenboraldiko entrenamentuak noiz hasiko dituzten zehaztuta daude dagoeneko.

Datak honakoak izango dira:

- Abuztuaren 10ean: Mutilen Preferentea (19:30) eta Mutilen Ohorezko jubenila (11:00).

- Abuztuaren 17an: Mutilen Lehen mailako jubenila (11:00) eta Mutilen Ohorezko Kadetea (9:30).

- Abuztuaren 18an: Nesken Regionala (19:00) eta Mutilen Lehen mailako kadetea (9:30).

- Abuztuaren 25ean: Nesken Ohorezko Kadetea (19:00).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide