Elegante jantzi eta parte hartu ezazue Gala Gauko argazki txokoan

Baleike 2015eko uztailaren 28a

Larunbat honetan ospatuko da Gala Gaua eta azken urteetan egin bezala, argazki txokoa izango da, eguraldia lagun bada, Alondegi aurreko plazatxoan. Erosketa txartelen zozketa ere egingo da parte hartzen dutenen artean.

Bi orduan arituko gara elegante ateratzen direnei argazkiak ateratzen, 19:30etik 21:30era. Beraz, guapo-guapo jarri eta animatu zaitezte argazki txokora hurreratzen. Ateratako argazkiak www.baleike.eus web gunean zintzilikatuko ditugu igandean.

Aurreko urteetan bezala, Zumartian plataformak emandako 25 euroko lau erosketa txartel zozkatuko dira parte hartzen duten guztien artean. Beste arrazoi bat argazki txokora hurreratzeko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide