Zumaiako I. Gazte Olinpiadak egingo dira abuztuan Katxapero Gazte Konpartsak antolatuta

Baleike 2015eko uztailaren 30a

Katxapero Gazte Konpartsak antolatuta Zumaiako I. Gazte Olinpiadak egingo dira abuztuan zehar. Parte hartzeko izen-ematea dagoeneko zabalik dago.

Olinpiada hauetan banaka edo taldeka apunta daiteke, baina, taldeak gehienez 8-10 lagunez osatutakoak izango dira. Frogak abuztuan zehar egingo dira. Apuntatutako talde kopuruaren arabera, lehenago edo beranduago egingo dira froga horiek. Hala ere, azken saioa abuztuaren 29an izango dira, Koadrila Egunean.

Parte hartu nahi dutenek Inperren, Metron, Ganbaran, Txikixan edo Nikol tabernetan eman ditzakete izenak. Katxapero Gazte Konpartsak Facebooken duen txokora mezu bat bidalita ere eman ahal izango dira izenak. Apuntatzeko azken eguna abuztuaren 9a, igandea, izango da. 

Antolatzaileek aipatzen dute Olinpiada hauek aurrera ateratzeko beharrezkoa izango dela jendearen parte hartzea eta laguntza. Hori dela eta, denen proposamenak eta ideiak ongi etorriak izango direla adierazten dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide