Urpekaritza bataioak egin ziren atzo Arranplan

Baleike 2015eko abuztuaren 2a

Olarru-sub elkarteak, azken urteetan bezala, urpekaritza bataioak egin zituen atzo Arranplan. Jarduera hau ezagutu nahi zutenek aukera izan zuten neoprenoko arropak jantzi, oxigeno bonbonak bizkarrean jarri eta, elkarteko kideen laguntzarekin, urazpian bueltatxo bat emateko. Eguraldia lagun, makina bat pertsona hurreratu ziren bataioan parte hartzera. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide