Itzurungo pilota txapelketa gaur hasiko da hiru partidarekin

Baleike 2015eko abuztuaren 3a

Gaur emango zaio hasiera Itzurungo X. pilota txapelketari. Hiru partida jokatuko dira 18:00etatik aurrera Itzurun hondartza ondoko frontoi txikian.

Norgehiagokak honakoak izango dira:

18:00: Oliden-Agirre / Martija-Alberdi.

18:40: Salaberria-Manterola / Tumas-Alkorta.

19:20 Larrañaga-Zenekorta / Aristi-Beristain.

Astigarraga-Iribar bikotea arituko da epaile lanetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide