Itziar Barredo eta Iñaki Salvador-ek euren pianoak aurrez aurre ipintzen dituzte elkarrekin hartu-eman bidaia bati hasiera emateko. Musika klasiko eta jazzean espezializaturik elkar antzematen dira, lehenik eta behin, etiketarik gabeko musikaren zale porrokatuak direlako eta batez ere, pianoaren teklatuarekin egin daitekeen musika oro maite dutelako.
Oraingo honetan, honako esperientzia eta esperimentu hau aurkezten dute: bakoitzaren pasioa elkarrizketan ipintzea, Bach eta Jazza. Elkarrenganako errespetu eta miresmenean oinarriturik, eta ekitaldi ondradu eta aberasgarri bat egin nahian, piano aurrean eseriko dira bakoitzaren lengoaia partikular eta pertsonalaren premisa tekniko eta estetikoetatik abiaturik musikaren hizkuntzan mintzatzeko. Zeregin itzel honetaz haratago, Bach eta Jazza bat egitea, euren eskuak saio umil eta hurbileko bat bizitzeko gurutzatuko dira, Itziar eta Iñaki soilik, euren buruaz eta latitude eta denboraz hain urrunak diren baina esentzian baturik dauden musiken bidez barne-barneko elkarrizketa bat bizitzeko.
Programa
1. Aria
Variaciones Goldberg BWV 988
2. Variación primera
Variaciones Goldberg BWV 988
3. Allemande
Suite Francesa en Do menor BWV 813
4. Befiehl du deine Wege
Passion Segun San Mateo BWV 244
5. Preludio en Si menor
Clave bien Temperado BWV 846
6. “Gottes Zeit ist die allerbeste Zeit”
Cantata BWV 106 (ACTUS TRAGICUS)
7. Preludio en Do mayor
Clave bien Temperado BWV 846
8. Variación decimotercera
Variaciones Goldberg BWV 988
9. Aria
Suite Nº 3 para orquesta en Re mayor BWV 1068
10. Allemande - Ragtime
Suite Francesa en Do menor BWV 813