Honen harira, abuztuaren 8an (larunbata) 12:30etik aurrera umeei zuzendutako (6-16 adin tartea) tailer parte-hartzaile bat burutuko dute. Bertan lantzen ari diren ikuskizuneko osagaiekin harreman zuzena edukitzeko aukera edukiko dute parte-hartzaileek.
Abuztuaren 10ean (astelehena), 10:00etan, lan-saioari ekin aurreko beroketa saioan parte-hartzeko aukera luzatuko dute 16 urtetik gorakoentzat (iraupena 45 bat minutukoa izango da).
Azkenik, abuztuaren 12an 16:30etan, egindako lanaren atal batzuk ikusteko aukera egongo da, eta prestatzen diharduten emanaldiaren inguruko azalpenak jaso eta galderak egiteko aukera egongo da.
Ekintza hauetako bakoitzean 20 bat lagunek parte hartu ahal izango dute gehienez ere.