Lau zumaiar Munduko txapelketaren bila

Baleike 2015eko abuztuaren 6a

Munduko txapelketak jokatuko dituzten lau zumaiarrek, Iñigo Peña piraguistak eta Ander Torriko, Kauldi Odriozola eta Mikel Martinez eskubaloiko jokalariek, bat egin zuten Madrilgo Blume residentzian. 

Sportberri web gunean agertu da albistea. Munduko txapelketa batek eskatzen dituen baldintza gogorretara prestatzen aritu dira laurak. Iñigok hitzordu garrantzitsua du hilabete honetan Milanen (Italian). 1.000 metroko K-4an arituko da Espainiako selekzioko beste hiru lagunekin batera. Lehenen artean sailkatzea lortzen badu, 2016ko Rioko Joko Olinpikoetarako sailkapena lortuko du.

Anderrek, Kauldik eta Mikelek, berriz, jubenil mailako Munduko eskubaloi txapelketa jokatuko dute Ekaterinburgen (Errusian). Egindako denboraldi ahaztezinaren ondoren, txapelketa hau jokatzea saria da hiru gazte hauentzat eta dominaren borrokan sartzea izango dute helburu.

Harriduraz betetako galdera batekin amaitzen du testua Iñaki de Mujikak, kazetaria eta testuaren egileak:

Nori dagokio halako arrakasta pila? Txirrindulariak, piraguistak, arraunlariak, puntistak, surflariak... barra-barra ateratzen diren herri txikia da Zumaia. Lortzen dituzten arrakastez gain, harro sentiarazten gaituzten izenak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide