Aitona Periko ontziak irabazi du Kabra eta dontzeilen 40. lehiaketa

Baleike 2015eko abuztuaren 6a

Anade elkarteak abuzturo antolatzen dituen bi arrantza lehiaketetatik lehena jokatu da gaur goizean. 7:30ean atera dira Kabra eta dontzeilen 40. lehiaketan parte hartu duten bederatzi ontziak. Eguerdian egin da pisaketa elkartearen aurrean. 

Txapelketak sailkapen hau izan du:

1. Aitona Periko: 103 pieza eta 10.653 puntu.

2. Spar: 82 pieza eta 8.683 puntu.

3. Borda: 43 pieza eta 6.156 puntu.

4. Azpilla: 74 pieza eta 6.130 puntu.

5. Betikale: 59 pieza eta 5.796 puntu.

6. Patruxi: 54 pieza eta 5.262 puntu.

7. Kaskabeltza: 38 pieza eta 4.120 puntu.

8. Itxi: 30 pieza eta 2.990 puntu.

9. Isa: 16 pieza eta 1.496 puntu.

Guztira 496 pieza arrantzatu dira eta lortutako pisua 50.937 gramokoa izan da. Lote onenaren saria Borda ontziak jaso du 142,16 punturekin, Anadekoen esanetan, inoizko handiena. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide