Joxe Mari Korta gogoan izango dute Gorostiagan larunbatean egingo den omenaldi ekitaldian

Baleike 2015eko abuztuaren 6a

Orain 15 urte, 2000. urteko abuztuaren 8an, ETAK bonba-auto baten bidez erahil zuen Joxe Mari Korta industriaria. Urtero bezala, urteurreneko egunean, familiarteko, lagun eta, oro har, herritarrak Korta enpresaren aurrean elkartuko dira ADEGIko lehendakaria zena omendu eta gogoratzeko. 

Ekitaldi hau antolatzen duen Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioak azaldu duenez, ekitaldia larunbatean eguerdiko 12:00ean egingo da Korta enpresako aparkalekuan. 15 minutuko isilune bat izango da eta ondoren lore sorta bat jarriko da enpresaren aurrean dagoen monolitoaren aurrean. 

Ekitaldira hurreratzeko gonbitea luzatu du Bidetik Fundazioak. Era berean, "Zumaiako enpresariak bere ibilbide pertsonal eta profesionalean bultzatu zituen baloreen alde lan egiten jarraituko duela" adierazi du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide