Eraso sexistarik ez!

zumaikoasanbladafeminista 2015eko abuztuaren 7a

Mila aldiz errepikatzen dugu sexismoa ez dela zerbait isolatua, ezta kasualitatea ere. Eta esandako berresten digu pasa den astean bertan, Gala Egunean izandako beste eraso batek. Gizon batek neska kuadrilla bat erasotu zuen Zumaiako taberna batean, lurrean etzanda honakoei argazkiak ateraz eta ipurdia ukituz.

Emakumeon egunerokoaren parte da matxismoa, modu batean ala bestean. Eta errealitate hau bereziki modu argian azaleratzen da parranda testuinguruan. Edozein neskak daki zer den ezezagun batek ipurdia ukitzea, sobran dagoen "piropo" bat entzutea, gure fisikoaren inguruko komentario bat edo begirada lizunak aguantatzea, akosatua sentitzea edota etxera bidea beldurrez egitea. Eta esan beharrik ez badago ere, alkohola (edo bestelako edozein drogaren kontsumoa) ez da ezeren aitzakia.

Egoera honen aurrean, argi adierazi nahi dugu honakoa: jaiak eta kaleak guztionak dira. Parranda lasai egin nahi dugu, eta askatasunez gozatu.

Horregatik, ezin dugu halako erasorik pasatzen utzi. Guztion ardura da halako egoerarik ez gertatzea, beraz, halakorik ikusiz gero, ez izan konplize. Eta erasotua izanez gero, salatu eta defendatu gaitezen! 

Amaitzeko, aipatu nahi genuke halako erasoen edo erasotzaileen inguruko informaziorik izanez gero gurekin harremanetan jarri zaitezketela zumaiamorea@hotmail.com helbidearen bidez.  

Askatasunez gozatu dezagun Euskal Jai Eguna!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide