Goizeko 10:00etan abiatuko dira txirrindulariak 120 kilometroko luzera duen proba burutzeko. Saihesbideari bi bira eman eta gero, zirkuitu luzeari ekingo diote. Amaieran nahikoa lan izango dute ziklistek, Meagas bitan eta Garate mendia behin igo beharko baitute. Aurtengo probak izango du berrikuntza helmugara heldu aurretik Arritokietara igoko dira eta. Handik Jadarrera jaitsiko dira eta handik Maria eta Jose ikastetxearen aurrean kokatuta egongo den helmuga puntura.
Maila honetako Euskal Herriko txirrindulari guztiak bilduko ditu proba honek, horien artean etxeko bat: Jon Agirre. Adituen ustetan, aukerak izan zitzake gazte honek, igotzaile ona baita.
Talde onenak Joxe Mari Korta saria eskuratuko du. Bidetik Fundazioak ematen duen saria da, Kortak bultzatzen zuen taldelanaren filosofian oinarrituta.