Gizon langilea zen Migel Angel, horrela erakutsi du urte luzez Udalarekin izandako harremanean. 1987tik 1991. urte bitartean EA-ko zinegotzia izan zen, baina aldi hura bukatuta ere herriaren alde lanean jarraitu zuen. Batik bat, baserritarrekin elkarlanean aritzeko bidelagun izan zuen Udalak Manzisidor. Udalean zein Urkomen (Urola Kostako Landa Garapenerako Elkartea) jarri du urteetan bere hondar aletxoa Manzisidorrek. Horregatik guztiagatik, Zumaiaren alde egindako guztiagatik, eskertu nahi du Udalak.