127 txirrindulari elkartu dira irteera puntuan. 120 kilometroko bidea egin behar izan dute. Irteera neutralizatua izan du lasterketak, baina berehala hasi dira borrokan. Parte-hartzaileek eman beharreko itzulietatik bigarrengoan eman da ihesaldi erabakigarria. Bertan izan diren azkera kilometroetaraino lasterketako buruan joan diren txirrindulariak.
Meagas eta Garate mendiak igo behar izan dituzte azken zatian. Berrikuntza, baina, azken kilometroetan zegoen, ziklistek San Jose kaleko igoera egin behar izan dute eta: Foronda azpiko bidea hartu eta Arritokietan gora, Santa Klara azpiraino heldu dira. Handik Agerre, Andika eta Endañeta baserrien albotik pasata, Jadarre auzora jaitsi dira, Axular ibiltokira heldu eta helmugaraino heltzeko.
Lau izan dira San Josen gora ihesik heldu diren ziklistak. Maldan gora indartsu agertu da Andoaingo Txirrindulari Eskolako Peio Manterola eta berak erdietsi du garaipena. Bigarren klub bereko Koldo Velasco izan da eta hirugarren Galdeano Combustibles taldeko Guillermo Beriain. Joxe Mari Kortaren Bidetik fundazioak ematen duen taldekako saria Andoaingo Txirrindulari Eskolak eskuratu du.