A mailako (7-11 urte) irabazlea Izkiro elkarteko Aimar Aguinaga izan zen 1.170 punturekin. Bigarren La Zurriola elkarteko iker Arrillaga sailkatu zen, 937 punturekin, eta hirugarren Txantxangorri elkarteko Iker DaSilva, 853 punturekin. B mailan (12-15 urte) irabazlea Intxaurra elkarteko Juan Vazquez izan zen, 1.963 punturekin, bigarren Anadeko Aimar Fernandez, 709 punturekin, eta hirugarren Intxaurrako Jon Garcia, 268 punturekin.
Sari bereziak ere banatu ziren. Hala, La Zurriolako Ibai Garciak arrain txikienaren saria jaso zuen 2 gramoko pisua eman zuen kabuxa batekin. Arrain handienaren saria Aimar Aguinagak jaso zuen 634 gramoko karraspio atlantikoarekin, eta loterik onena Nahia Fernandezek.