Orain zortzi egun Zumaia izan zen garailea Getarian eta Ondarroak ateratzen zizkion puntuak janda, sailkapeneko bigarren postuan kokatu zen, puntu bakar bateko aldearekin. Larunbat honetan, baina, Ondarroak buelta eman zion egoerari Ondarroan bertan jokatutako estropadan eta berriro aurre hartu dio Zumaiari. Puntu bateko aldeak jarraitzen du bien artean, baina orain Ondarroaren alde.
Denetik izan zen KAE-1eko estropada hartan. Eguraldiaren aldaketa izan zen eta hirugarren txandan atera ziren faboritoei kalte egin zien. Bigarren txandan aritu zen Pedreñak irabazi zuen estropada eta lehen txandan atera zen Orio hirugarren sailkatu zen, Ondarroa eta Zumaiaren artean. Bi ontzi hauen artean polemika ere izan zen. Ondarroa Zumaiaren kalean sartu zen eta arraunak ukitu ere egin zituzten. Zumaiarrek egindako protestek ez zuten eraginik izan.
Ondorioz, KAE-1 liga amaitzeko bi estropadaren faltan, Getaria dago sailkapenaren buruan 130 punturekin, Ondarroa da bigarren 117rekin eta Zumaia hirugarren 116rekin.
Emakumeak Gipuzkoako Ligaren irabazle
Aurretik, Gipuzkoako Ligako estropada jokatu zen Ondarroan. Zumaiak dezenteko aldearekin eman zuen ziaboga, baina itzulerako luze handia egin zuen Hibaikak eta 27 ehunekoren aldearekin irabazi zuen estropada. Zumaia bigarren izan zen, Orio hirugarren eta San Juan laugarren.
Colindresen abuztuaren 22an jokatuko den Ligako azken estropadaren faltan, Zumaiak irabazi du dagoeneko Liga. Sailkapeneko buruan 73 punturekin, bigarren da San Juan 65 punturekin, hirugarren Hibaika 61ekin eta laugarren Orio 59rekin.
B ontzia txukun
KAE 2 ligako bi estropada jokatu dira asteburuan, larunbatean Bermeon eta igandean Mundakan. Larunbatean 10.a izan zen Zumaia estropada txukuna egin ondoren. Igandean, berriz, 12.a izan zen. Sailkapenean 12. postuan dira zumaiarrak.