Avis konpainiak bere gidarien artean egin duen inkestaren arabera, Zumaia eta Zarautz batzen dituen 12 kilometroko N 634 kostako errepide zatia munduko zoragarrienen artean dago. Sailkapeneko 13. postuan kokatu dute behin eta berriro konpondu behar izan den bidea. Euskadi Irratiko 'Faktoria' irratsaioan eman dute honen berri.